logotipo
  • Hasiera
  • Logelak
  • Zerbitzuak
  • Ingurua
  • Iritziak
  • Nola iritsi
  • Prezioak
  • Bloga
  • Erreserbak
  • es
  • eu
  • en
  • fr
landa ostatu bizkaia

Laga hondartza, Ibarrangelun

ostatua vizcaya

San Juan de Gaztelugatxe

ostatua urdaibai

Baserria eta paisaia Arbolizen

ostatua bizkaia

Laida hondartza, Ibarrangelu

landa ostatua urdaibai, urdaibai

Elantxobe

Urdaibaiko Biosfera Erreserba

Urdaibaiko Biosfera Erreserba

San Pedro Atxarre, Ibarrangelu

San Pedro Atxarre, Ibarrangelu

Elantxobe

Elantxobe

San Andres eliza, Ibarrangelun

San Andres eliza, Ibarrangelun

Gernikako Arbola

Gernikako Arbola

Ea

Ea

Lekeitio

Lekeitio

logotipo

Erreserbak

Gure ingurunea, ez ezazu galdu.

Arboliz landetxea Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan dago, Bizkaiko kostaldean, harribitxi natural bakarra da Euskal Herrian, Bizkaiko bihotzean. Ibarrangelun bertan, Laga eta Laida hondartzak ditugu.

Ez galdu ikusteko eta bisitatzeko dagoen guztia.

Atal honetan, Arboliz landetxearen inguruan bisitatzeko leku batzuk baino ez dituzu aurkituko, bisitatu gure bloga eta handik ibilbideen, herrietara egindako bisiten, ibilbide gastronomikoen eta abarren berri emango dizuegu.

Gaztelugatxe bisitatzeko tiketa ateratzeko weberako lotura TICKET_GAZTELUGATXE

Ibarrangelu

Ibarrangelu Bizkaiko lurralde historikoan dago, Busturialdeko eskualdean, Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Laida eta Laga hondartza bikainekin.
Altxor ugari ditu; Atxarreko San Pedrotik dagoen Urdaibaren panoramika, San Andres elizaren XVI.mendeko egurrezko galga polikromatua.
Nekazaritzarekin lotura estua duen herri bat, Ibarrangeluk ondare historiko garrantzitsua ... informazio gehiago
Ibarrangelu Bizkaiko lurralde historikoan dago, Busturialdeko eskualdean, Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Laida eta Laga hondartza bikainekin.
Altxor ugari ditu; Atxarreko San Pedrotik dagoen Urdaibaren panoramika, San Andres elizaren XVI.mendeko egurrezko galga polikromatua.
Nekazaritzarekin lotura estua duen herri bat, Ibarrangeluk ondare historiko garrantzitsua du, eta, aldi berean, ezin hobeto uztartzen ditu bere ingurune natural zoragarria eta eraikin eta leku historikoak.

  • [b]San Andres eliza[/b]
  • San Pedro Atxarre baseliza
  • Santa Maria Engrazia eliza 
  • San Bizente baseliza 
  • Jesusen Bihotz Sakratuaren baseliza
  • Ibarrangeluko frontoia 
  • Matxitxakoko bataila monolitoa
  • Kantauriko artadia
  • "La Roca del Amor" Lagan, ofita harria

Laga hondartza

Urdaibaiko Biosfera Erreserban bertan eta Ogoño (279 m) lurmuturraren alboan kokatuta dago Lagako hondartza, Ibarrangeluko udalerrian.
Bizkaiko kostaldeko hareatzarik ederrenetakoa dugu. Urre koloreko harea fineko dunek osatzen dute hango paisaia.
574 metro luze den hondartza itsasoari irekita dago eta hala, surflari asko joaten dira bertara, olatuak hartzera. Uretako beste zenbait ki... informazio gehiago

Urdaibaiko Biosfera Erreserban bertan eta Ogoño (279 m) lurmuturraren alboan kokatuta dago Lagako hondartza, Ibarrangeluko udalerrian.
Bizkaiko kostaldeko hareatzarik ederrenetakoa dugu. Urre koloreko harea fineko dunek osatzen dute hango paisaia.
574 metro luze den hondartza itsasoari irekita dago eta hala, surflari asko joaten dira bertara, olatuak hartzera. Uretako beste zenbait kirol egiteko aukera ere badago, bela eta piraguismoa, esaterako. Ausartenek Ogoñotik egiten dute salto, parapentean.

Halaber, Lagan, hainbat zerbitzu daude erabiltzaileen eskura: Dutxak, komun publikoak, aldagelak, etc. Horrez gainera, sorosleak eta hondartzainak egoten dira hondartza zaintzen. Bestalde, autoa uzteko aparkaleku handia, taberna, jatetxea, pasealekuak eta aisialdirako guneak ditu hareatzak inguruan.

Aipatzekoa da ere ISO 9001 (kalitatea) eta ISO 14001 (ingurumenaren kudeaketa) ziurtagiriak lortu dituela.

Laida hondartza

Ibarrangelu Bizkaiko herrian dago Laida hondartza, Urdaibaiko Biosfera Erreserban.

Ia kilometro bat luze den hareatza Mundakako itsasadarrean dagoen hondartzarik handiena da. Urre koloreko harea mehea du eta bertan, jarduera ugari egiteko aukera dago; besteak beste, windsurfa, piraguismoa eta bela. Halere, aparteko aipamena merezi du surfak. Izan ere, hondartzaren aurrean dago Mun... informazio gehiago
Ibarrangelu Bizkaiko herrian dago Laida hondartza, Urdaibaiko Biosfera Erreserban.

Ia kilometro bat luze den hareatza Mundakako itsasadarrean dagoen hondartzarik handiena da. Urre koloreko harea mehea du eta bertan, jarduera ugari egiteko aukera dago; besteak beste, windsurfa, piraguismoa eta bela. Halere, aparteko aipamena merezi du surfak. Izan ere, hondartzaren aurrean dago Mundakako olatu ospetsua eta hala, mundu guztitik surflariak etortzen dira bertara, taula besapean, olatuak hartzera.

Bestalde, ongi hornitutako hondartza dugu Laida. Sorosleak eta hondartzainak egoten dira ingurua zaintzen. Zerbitzu ugari ditu gainera, dutxak, komun publikoak, aldagelak, oinak garbitzeko guneak, bizikletazaindegiak, etab. Hareatzatik gertu, autoa uzteko tokia, tabernak eta jatetxeak daude.

Bizkaiko hondartza honen beste berezitasunetako bat zera da: Hango urak ez dira oso sakonak eta haurrek bainua hartzeko aproposa da erabat. Halaber, hondartzak erdian duna ederra dauka, eta handik, itsasadarraren bista paregabea daukagu, Izaro irla atzean duela.

Horrez gainera, ISO 9001 (kalitatea) eta ISO 14001 (ingurumenaren kudeaketa) ziurtagiriak jaso ditu Laidako hondartzak, arlo horietan egindako lanagatik.

Urdaibai Biosferaren Erreserba Naturala

Urdaibai naturgune izugarri ederra eta askotarikoa da, horregatik UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zuen 1984an. Oka ibaia Oiz mendian jaiotzen da, eta itsasadar bihurtzen da Mundakara iristean. Eguneko une desberdinetan ikustea gomendatzen dizugu, itsasbehera eta itsasgora ikusi ahal izateko.

Gaztelugatxeko San Joan

Gaztelugatxe bisitatzeko tiketa ateratzeko weberako lotura TICKETa edo SARRERA_GAZTELUGATXEra


Paraje eder hau Bermeo herrian dago, eta badu erakartzen zaituen zerbait.

Uhartea eta lurra lotzen dituen eskailera malkar eta luzea erronka bihurtzen da edonorentzat. Egiazki dituen mailen kopuruari buruzko hainbat bertsio daude, ... informazio gehiago
Gaztelugatxe bisitatzeko tiketa ateratzeko weberako lotura TICKETa edo SARRERA_GAZTELUGATXEra


Paraje eder hau Bermeo herrian dago, eta badu erakartzen zaituen zerbait.

Uhartea eta lurra lotzen dituen eskailera malkar eta luzea erronka bihurtzen da edonorentzat. Egiazki dituen mailen kopuruari buruzko hainbat bertsio daude, baina guztiak datoz bat gauza batean: gora igotzea merezi du.

Eskaileren amaieran, ustez San Joan Bautistak utzi zuen aztarnaren gainean jarri ahal izango duzu zeure oina, zorte ona ekarriko baitizu. Goren-gorenean, baseliza bitxi bat izango duzu zain; eta, bereziki, Kantauri itsaso harroaren ikuspegi liluragarriak. Itsasoak ezin pentsatuzko labarrak, tunelak eta arkuak zizelkatu ditu uhartean.

Gaztelugatxen piratak, akelarreak eta elezaharrak izan dira, eta horregatik ez da harritzekoa mundu osoko bidaiariek "gehien bozkatutako mirari" edo "gehien balioetsitako kokaleku" tituluak eman izana.

Jarduerak Urdaibaien

Ur Urdaibai  Kanoa-alokairua, piraguak, surf eta multiabentura. Kayak eta piraguismoa ikastaroak

Basondo  Basondo basa­faunaren babesleku bat da, zoologiko batekin alderatuz guztiz ezberdina dena. Urdaibai-ko fauna aterpe... informazio gehiago
Ur Urdaibai  Kanoa-alokairua, piraguak, surf eta multiabentura. Kayak eta piraguismoa ikastaroak

Basondo  Basondo basa­faunaren babesleku bat da, zoologiko batekin alderatuz guztiz ezberdina dena. Urdaibai-ko fauna aterpea

Matxitxako  Paseo eta snorkel belaontzian. Belaontzi alokairua

Hegaluze  Itsasontzian paseoak, zetazeo begiztatzea Bermeotik

Bird Center  naturaren museo bizia da, jendaurrera irekita dago hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko. Ekipamendua bera, paduraren behatoki aparta da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatzen da.

Ekoetxea  Euskadiko biodibertsitate gunea

Euskal Herria Museoa  Euskal Herria Museoa, jendearentzako jakintza-tokia da. Elkarreraginaren bitartez, ikusteko, sentitzeko eta gogoeta egiteko aukera eskaintzen die bertakoei, etorri berriei eta iragaitzaz dauden bisitariei. Horientzat guztientzat, mezua erraz-erraza da: Euskal Herriak jakin-mina sorrarazten badizu, hauxe duzu toki egokia bertoko arrastoak ezagutzeko. 

Gernikako Bakearen Museoa  Gernikako Bakearen Museoa Fundazioaren helburua bake-kulturaren oinarrizko ideiak eta Gernika-Lumoren historiarekin izan duen eta daukan zerikusia kontserbatu, erakutsi, zabaldu, ikertu eta bisitariak ideiotan heztea da, Gernika-Lumo, Bizkaia eta Euskadi erreferentzia (tokiko, herrialdeko, nazioko eta nazioartekoak) izatea --historiaren eta bakearen arloko beste antolakunde batzuen lanarekin batera-- lortze aldera.

Euskal Souvenirs  Euskal Souvenirs da Gernika-Lumo-ko denda bat Euskal Herriko lotutako produktuak, oroigarriak eta opariak saltzen eskainia.

Urdaibaiko bideoa

Erreserbak

SSL conexión segura Ley de Protección de Datos Covid Prevention

Casa Rural Arboliz

logotipo
Arboliz 1248311 Ibarrangelu BizkaiaEspaña
(0034) 946276283
(0034) 665733936
 34665733936
arboliz@arboliz.com

XBI00021

  • Ohar-legala
  • Pribatutasun-politika
  • Cookies
  • TechnologyDiseño Web para Hoteles, Apartamentos y Casas Rurales
Popup image

Webgune ofiziala, tarifa eta baldintza onenak, bermatuta!

GURE WEBGUNETIK erreserbatzen baduzu, TARIFA eta BALDINTZA HOBEAK lortuko duzu.
Zuk irabazten duzu!

Erreserbatu orain!

ERRESERBAK

loading

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros, para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, para mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias, así como analizar sus hábitos de navegación. Puede aceptar todas las cookies pulsando el botón "Aceptar" o configurarlas o rechazar su uso haciendo clic en "Configuración de Cookies". El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.