Joan eduki nagusira
Webgune ofiziala · Gosaria, aparkalekua eta sukaldearen erabilera barne
Casa Rural Arboliz
Kanpoaldeko terraza barbakoarekin, mahai eta sofeekin. Urdaibain erlaxatzeko, otorduak partekatzeko eta eguraldi onaz gozatzeko leku aproposa.
Etxeko tximinia goxo bat, eguneko ibilaldien ondoren arratsalde lasai batez gozatzeko. Beroa, atsedena eta familia giroa.
Loreekin eta xehetasun bereziekin apaindutako txokoak gure Urdaibaiko landa etxean. Giro atsegina, naturala eta kolorez betea.
Gure terraza barbakoarekin
01 / 09
Kanpoaldeko terraza barbakoarekin, mahai eta sofeekin. Urdaibain erlaxatzeko, otorduak partekatzeko eta eguraldi onaz gozatzeko leku aproposa.
01 / 09

Gure terraza barbakoarekin

Denontzako Tokiak

Guztiek gozetako toki komunak
Gure landetxean hainbat toki komun aurkituko dozuz, ostatu-hartzaile guztien atsedenerako eta gozamenerako pentsauak.


Beheko solairuan egongela handi bat dogu, tximiniagaz
, giro atseginean momentuak partekatzeko aproposa. Gure sukaldea, guztiz hornidua, gure ostalarientzat, eta terrazan bazkariez gozau ahal izango dozu barbakoari esker. Lorategi polit bat be badogu, mahaiak, jesarlekuak eta etzaulkiak daukana, eguzkia hartzeko edo kereizondoen itzalpean erlajetako aproposa, itsasora begira.
Gainera, Etxearen aurrean parke publiko bat eta haurrentzako parke bat daude.
dena landa-giroan eta giro lasaian, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan.

Doako zerbitzu honeek guk zuzenean egindako erreserbetarako dira (webgune honen bidez, posta elektronikoz edo telefonoz)

  • Doan - Gosari zerbitzua 9:00etatik 10:00etara
  • Doan - Sukaldea, bazkariak eta afariak prestatzeko. (Janari guztia ekarri behar dituzte,, gatza, olioa... sukaldean xaboia eta espartzua daude)
  • Doan - Barbakoa erabiltzea (ikatza ekar behar da)
  • Doan - Hozkailua egotaldian
  • Doan - Kafe eta infusino zerbitzua
  • Doan - Wifi konekzioa 
  • Doan - Etxe ondoko aparkalekua

Arropak Garbitegi-zerbitzua (kostuagaz, kontsultau harreran)
Edariak kostuagaz (ura, garagardaoa, freskagarriak, ardaoa)

Arauak eta ordutegiak:

  • Ez da maskotarik onartzen etxe barruan. (Zure txakurra ekarri gura badozu, txabola bat dogu lorategian; doan eta erreserbauta)
  • Logelen garbiketa: egunero 12:00ak baino lehen
  • Sarrera ordutegia: 16:00etatik 19:00etara
  • Irteera ordutegia: 11:30ak baino lehen

Zuzeneko erreserba

Gosaria Barne

Gozatu gosaria barne hartuta 9:00etatik 10:00etara gurekin zuzenean erreserbatuz.

Sukaldea eta Barbakoa Erabiltzea

Sukalde osoa, hozkailua eta barbakoa gunea eskuragarri izango dituzu zure egonaldian zehar.

Doako Aparkalekua

Etxearen ondoan erreserbatutako aparkaleku plaza bermatuta gela bakoitzarentzat.