Familia logelak 202 eta 203 –
Zelaira begira (gehienez 3 pertsona)Zabaltasuna, pribatutasuna eta lasaitasuna bilatzen duten familia edo bikoteentzat.
Bigarren solairuan, familiar-gela horiek unitate bereko
bi gela independentez osatuta daude:Bat ohe bikoitzarekin (oinarri tapizatua + koltxoi erdigogorra)
Beste bat ohe indibidualarekin (2 lagunentzat erreserbatzen bada, itxita egongo da)Leiho zabaletatik Ibarrangeluko
zelai berdeetara begira egongo zara, Urdaibaiko Biosfera Erreserban.Ekipamendua eta zerbitzuak:
- Dutxadun bainu pribatua, ile-lehorgailua eta handitze-ispilua
- Doako Wi-Fi konexioa
- Oheko arropa % 100 kotoia, neguan edredoi nordikoarekin eta udan mantarekin
- Eskuko eskuoihalak, dutxakoak eta bainugelako alfonbra, kotoizkoak horiek ere
- Sabaiko haizagailua egun beroetarako eta berogailua sasoi hotzean
- Armairuan eskuragarri dauden mantak eta burko gehigarriak
Gehienezko edukiera: 3 pertsona (5 urtetik gorako haurrak bakarrik onartzen ditugu)
Higienea eta garbiketa:
- Iritsi aurretik ozonoarekin desinfektatzea
- Logelaren eguneroko garbiketa 12:00ak baino lehen
- Eskuoihalak egunero aldatzea
- Izarak 4 egunean behin aldatzea
Etxe ondoan bigarren mailako errepide bat dagoen arren, trafikoa oso txikia da, eta, beraz, ingurune isil eta lasaigarriaz gozatuko duzu.