EnglishCastellanoEuskeraFrenchCatalan Galego

Lekeitio

Valora este artículo
(2 votos)

Irla batera oinez joatearen sentsazioa eta zirrara inoiz sentitu duzu? Ez? … Orduan Lekeitio da zure helmuga. Kostaldea, natura, kultura eta tradizioa, dena batera leku zoragarrian, olatuen balantzarekin kulunkatuta.

Adituek diote orain dela 30 mila urte Kristo aurretik hasi zela gizakia bizitzen kostaldeko lur zati honetan. Konforme gara, baina gure historia ofizialari 1324. urtean ematen badiogu hasiera, orain dela zortzi mende ia. Tarte luze honetan, lekeitiarrok gure udalerria lantzen jardun dugu Kantauriko itsas labarraren gainean, gure ingurumena errespetatzeko konpromiso osoz. Horren emaitza da hiribildu bat, natur ingurumen pribilegiatu batena integratua.

Lekeitio beti egon da itsasoari lotuta. Bale arrantzaleen, abenturarien eta nabigatzaileen sorburua eta helmuga izan da. Direla mendeetatik gizon-emakumeak arrantzari eta itsasoari loturiko jardueretan aritu izan dira. Harreman estu horrek sortarazi du lekeitiarron izaera: alaia, ekina eta harkorra.

Leku lasaia eta abegitsua da neguan; animatua eta jendetsua, udan. Lekeitiok eskaintza zabala ematen digu: hondartzak, natura, gastronomia, giro ona eta kultur agenda interesgarria, feriez, kale-antzerkiz, erakusketez eta herri jaiez betea.


Lekeitioko ateak zabalik daude Euskal Herri osora, baita mundu osora ere.

Eskertzen dugu zure bisita eta interesa. Eta itxaroten dugu Lekeitiok eta lekeitiarrok lekutxo bat izango dugula zure bihotzean :lehentasunezko lekutxoa.

• Alde zaharra: jauregiak, dorretxeak, ermitak, aitzinako arrantzaleen etxe xumeak...

• Andra Mariaren Zeruratzea basílika: aldare nagusiko erretaula, gotiko flandestarra (Penintsulako hirugarren handiena). Ordutegia: 8etatik 12etara eta 17etatik 19:30etara (astelehenetik larunbatera)

• “Playa de Ondarzabal” Txalupa (ekainetik urriak arte)

• Santa Katalina itsasargia: martxan dago eta gaur egun nabigazio teknologien interpretazio zentroa da.

• Sosoaga dolarea ezagutu, Euskadin dagoen zaharrena delako.

 

• Marierrota, Lea ibaiaren bokalean kokatu dagoenez, paduraren ingurua (Batasunaren Intereseko Leku izendatua).

Modificado por última vez en Domingo, 05 Febrero 2017 20:39

Artículos relacionados (por etiqueta)

Acerca de Arboliz

Casa rural Arboliz

La casa rural Arboliz es la primera casa rural del País Vasco, situada en la reserva de la Biosfera de Urdaibai y con unas inmejorables vistas al mar Cantábrico.

Leer más...