EnglishCastellanoEuskeraFrenchCatalan Galego

Bermeo itsasoari loturik egon da beti eta kostalde honetako arrantza-herri nagusia dugu. Itsasoari begira antolatuta dauzkaten turismo-baliabide ugariek argi asko erakusten digute hori. Arraina portura iristen denean sekulako bizitasuna izaten da bertan, batez ere udaberrian berdelaren eta bokartaren sasoian itsasontzi guztiak ia alde batera heltzen direnean portura. Arrantzaleen kofradia, kaiak, itsasontziak eta portu zaharreko etxeak, denak dira itsasoarekiko harreman horren erakusgarri.

Bermeok hirigunetik kanpo ere badauzka errekurtso turistiko deigarriak, besteak beste, Gaztelugatxeko San Juan. Bisitari asko datoz espreseki gune hau bisitatzen, kontuan izan behar da Euskadiko errekurtso turistiko ezegunetariko bat dela, Akatz uharterekin eta Matxitxakoko lurmuturrarekin batera.

Baina Bermeok badauzka baserri auzoak ere, eta haietatik oinezko bide oso atseginak dagoz, adin eta forma fisiko guztientzako eta paisaia zoragarriarekin.

Arrantzaleen museoa

Bermeoko Portu Zaharraren gainean Ertzilla Dorre historikoa ageri zaigu, Monumentu Nazionalaren kalifikazioa duena eta 1948az gero Arrantzale Museoaren egoitza dena. Arrantzaleen eremua, bizimodua, lana eta teknikak soilik erakusten dituen museo bakarrenetakoa da mundu osoan. Museoan gai asko ikus daitezke hala nola kostaldearen eta euskal arrantza-portuen deskribapena; arrantzaleen bizimodua eta ohiturak; arrantzaleen gremio-elkarteak; arrantzarako eta nabigaziorako historian erabili izan diren itsasontziak eta teknikak.

Bermeoko Portu Zaharraren gainean Ertzilla Dorre historikoa ageri zaigu, Monumentu Nazionalaren kalifikazioa duena eta 1948az gero Arrantzale Museoaren egoitza dena. Arrantzaleen eremua, bizimodua, lana eta teknikak soilik erakusten dituen museo bakarrenetakoa da mundu osoan. Museoan gai asko ikus daitezke hala nola kostaldearen eta euskal arrantza-portuen deskribapena; arrantzaleen bizimodua eta ohiturak; arrantzaleen gremio-elkarteak; arrantzarako eta nabigaziorako historian erabili izan diren itsasontziak eta teknikak.

Dorrearen eta bermeotarren historia ere aretoetako batean agertzen da islatuta.

BERRIKUNTZA LANAK DIRELA ETA ARRANTZALEEN MUSEOA MOMENTUZ ITXITA DAGO

Aita Guria Baleontzia

Balea arrantzak izugarrizko garrantzia izan du Bermeoko bizitzan eta ekonomian; Bermeoko armarria da horren adierazgarririk garbiena.

Baleak aberastasuna zekarren Bermeora, baina ezin ahaztu jarduera hori benetan arriskutsua zela; alde batetik, balea harrapatzeko asko arriskatu beharra zegoen, zetazeoari batel txikietan egin behar zitzaiolako aurre, eta, bestetik, oso gogorra zen Atlantikoa zeharkatu behar izatea, Ternuara heldu eta bertan denboraldi luzeak pasatzeko.

XIV. eta XV. mendeetan, balea oso hurbil harrapatzen zen, kostaldean, eta, horrela, balea inguruan zebilenean, talaiariek arrantzaleak ohartarazten zituzten. Garai horretan, asko eta asko ziren kostaldera etortzen ziren zetazeoak. XVI. mendean eta XVII. mendearen hasieran balea arrantzaleak Asturias, Galizia eta Ternuako lurralde urrunera joaten hasi ziren; geroago, azken leku horretatik Groenlandiara aldatzen joan ziren balea arrantzatzeko bidaien jomuga, Ternuako zetazeo eskasiak behartuta. Aipatutako bidaia horiek ontziak aldatu beharra ekarri zuten; itsasoz bestaldera zijoazenak 60 lagun inguruko tripulazioek osatutako itsasontziak ziren, gehienetan galeoiak. Era berean, ontzi horietan eta hurbileko kostaldeetan zatikatu eta aprobetxatzen zuten balea.

Baleatik dena aprobetxatzen zen: haragia, mingaina, hezurrak, ornoak, bizarrak, eta, nola ez, olioa... Balea bat harrapatzeari esker familia askori ematen zitzaien jaten, horregatik Ternuara egiten ziren bidaiak eginkizun ezin garrantzitsuagoak ziren.

 

ARTZA KAIAN EGITEN DAGOZAN BERRIKUNTZA LANAK DIRELA ETA AITA GURIA BALEONTZIA  MOMENTUZ ITXITA DAGO

Modificado por última vez en Domingo, 05 Febrero 2017 20:41
Más en esta categoría: « Bermeo Gernika y Lumo »

Acerca de Arboliz

Casa rural Arboliz

La casa rural Arboliz es la primera casa rural del País Vasco, situada en la reserva de la Biosfera de Urdaibai y con unas inmejorables vistas al mar Cantábrico.

Leer más...