EnglishCastellanoEuskeraFrenchCatalan Galego

Gaztelugatxeko Donibaneren ermitea

Valora este artículo
(3 votos)

Gaztelugatxeko Donibaneren ermitea, Kantauri itsasoko harkaitz baten gainean kokatzen da. Zubi batekin lotuta dago lehorrean eta ermitara heltzeko 231 eskailera dagoz. Ermitatik ikusiko dogun paisaia zoragarria da benetan.

Itsaso gainean dagoan gaztelua dirudi harkaitz honek. Bi esangura eman leioz izenari: Gaztelu-hatx (haitza gaineko gaztelua) bata eta Gaztelu-gatx (bertara heltzea gaitz daukan gaztelua) bestea.

1053. urtean aipatzen da, Tota Ortiz eta Eneko Lopez Bizkaiko jaun-andreek Zianno monjeari Oskako San Juan de la Peña monasterioa ematean. Monasterioa garrantzitsuenetarikoa izan zen erdi aroan.

1071. urtean berriz, Gartzi Untzaluz Argamendikoak, bizkaitar jauntxo batek ermita berau eman zion berriro Aragoiko San Juan de la Peña monastegi ber-berari, Gaztelugatxeko beste hainbat lur eta ondasunekin batera.

Itsasaldea menderatzeko leku estrategiko ona da harkaitza. Izan be, historiak badiosku, Gaztelugatxe erresistentziaren gotorleku bihurtu zala Gaztelako erregea Alfontso XI.aren inbasioari aurre eginez. Gaztelugatxen defendatu ziran 7 zaldun bizkaitar (euren artean Juan Nuñez Larakoa, Bizkaiko jauna) euren gizonekin (Joan Mendotzakoa eta Martin Arostegikoa bermeotarrak tartean zirela). Hilabete baino gehiagotan jasan zuten armada ondo antolatu haren erasoa; azkenean, gaztelarrak, apal-apal eginda joan beharra izan eban bere lurretara, setiatuta egozanek erakutsi eben adorearen aurrean. 1334. urtea izan zen eta Gaztelugatxeren guda arloko orririk distiratsuena idatzi zan.

Geroago, 1596. urtean, irailaren lehen egunetan, 14 itsasontzi heldu ziren Izarora, La Rocheleko heretikoekin. Han komentuari su eman eta dana txikitu eta gero, Gaztelugatxerantz abiatu ziran.

 

Santutegian egoan guztia ostu eben eta eremutarra harkaitzetik behera bota. Gaztelugatxek historia handiagoa ere badauka: salerosketak, piratak, borrokak, eta ekaitz gogorrek eragindako hondoratzeak. Inguru honetan hondoratu ziran itsasontzi guzti horren artean, Espainiako Felipe printzea Flandestik Laredora eroan eban ontzidiko itsasontzia dago, Gaztelugatxe eta Akatz artean hondoratu zana. Gaur eguneko Gaztelugatxe elezaharrek kulunkatutako lekua da. Jai alaitsuak ospatzen dira bertan, ekainaren 24an (San Joan bataiatzailea) eta abuztuaren 29an (San Joan burua moztua).

 

Gaztelugatxeko argazkiak

 
 
Modificado por última vez en Domingo, 05 Febrero 2017 20:45

Acerca de Arboliz

Casa rural Arboliz

La casa rural Arboliz es la primera casa rural del País Vasco, situada en la reserva de la Biosfera de Urdaibai y con unas inmejorables vistas al mar Cantábrico.

Leer más...